Gorputzaren bidezko jabekuntzaren inguruan hausnarketa egiteko saioa

Barren.eus 2017ko eka. 19a, 09:47

“Gure gorputzaz jabetuz” izeneko hausnarketa saioa antolatu du Elgoibarko Udaleko Berdintasun sailak gaurko (ekainak 19).

Loredi Salegi elgoibartarrak zuzenduko du Jabekuntza tailerren barruan antolatutako hausnarketarako saio hau. Gorputza eta jabekuntzarekin lotutako hainbat gai landuko dituzte, besteak beste, emakumeen gorputza entzuteaz, den bezala onartzeaz eta gozatzeaz, haien estetikaz, egonezinez eta gizartetik jasotzen dituzten presioez eta elikadura kontzientearen garrantziaz hausnarketa egiteaz gainera, emakumeek bere gorputza txarto tratatu edo zaintzen duten, goseagatik jaten duten edo emozioak isilarazteko egiten duten galderei erantzuten saiatuko dira.

Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da saioa, gaur, 18:30etatik 20:30etara, eta sarrera doakoa da.

Informazio gehiago berdintasuna@elgoibar.eus posta elektronikoan edota 943 74 10 50 telefonoan.

jabekuntza tailerra elgoibar berdintasuna