Amaitu da ikasturtea Batxilergoan, eta selektibitate berria egin ostean, oporretan daude dagoeneko. Elgoibarko institutuko arduradunek jakinarazi dutenez argazkian ageri diren bost ikasleeak izan dira espediente akademiko onena lortu dutenak. Ezkerretik eskuinera: Nagore Bergara, Olatz Andonegi, Paule Aranberri, Naiara Mantzizidor eta Ana Zubiaurre.
Selektibitateari dagokionez, 77 ikasle aurkeztu ziren eta 76k gainditu zuten, %98,7ak, alegia.