Goizean, Eskubaloi Egunaren barruan, eskubaloi partidak jokatu zituzten gaztetxoek Kalegoen Plazan eta Aita Agirre plazan. Eguerdian, berriz, 500 bat lagun inguru batu ziren Sanlo Festan. Sigmako aparkaleku estalian bazkaldu zuten eta bazkalostean urteko jokalari aipagarrienei oroigarriak banatu zizkieten.
Sanloko arduradunek urtean zehar jaso duten babesa eskertu dute, honako berbekin "Sanloren familia osatzen dugun guztiok, jokalari, entrenatzaile, ordezkari, zuzendaritzako kide, guraso eta gainerakoek, Olaizaga eta IMH kiroldegietara zein Euskal Herriko beste hainbat kiroldegitara joan diren lagun guztiei eskerrak ematen dizkiegu eman diguten laguntzagatik eta animoengatik. Hurrengo denboraldian ere zuen zain izango gaituzue".
Sanlo Festako argazki gehiago Iñaki Aragonen Flickr-eko kontuan.