Nahaste Borraste probaren 33. edizioa aurkeztu dute

Barren.eus 2017ko eka. 20a, 20:19

Nahaste Borraste proba herrikoia ekainaren 30ean jokatuko da eta gaur aurkeztu dute proba antolatzaileek. Iazko bi irabazleek, iñigo Larizek eta Ainhoa Lendinezeki parte hartu dute aurkezpenean.

Kimetz Elkarteak antolatuta, ekainaren 30ean, barixakua, lehiatuko da Nahaste Borraste proba herrikoiaren 33. edizioa. 19:00etan hasiko da Kalegoenen. Partaideek hiru probatan lehiatu beharko dute: zazpi kilometro inguru egin beharko dituzte bizikletan lehenengo, ondoren 400 metro egingo dituzte korrika 25 kiloko zakua bizkarrean hartuta, eta azkenik 1.500 metroko ibilbidea osatu beharko dute saltaka.
16 urtetik gorako edonork parte hartu dezake. Izena emateko, proba hasi aurretik joan beharko da Kimetz elkartera.
Iazko edizioan Iñigo Larizek irabazi ez ezik errekor berria ezarri zuen, 17 minutu eta 34 segundoan. Gainera, Nahaste Borrasten lortzen zuen seigarren garaipena eskuratu zuen Larizek. Hala, Martin Dominguez berdindu zuen garaipen kopuruan, hark ere sei alditan irabazi baitu proba berezi hau. Emakumezkoetan Ainhoa Lendinez izan zen bizkorrena iaz, 20:54ko denborarekin. Lendinezek 11 alditan irabazi du Nahaste Borraste iazkoarekin.
Bata zein bestea egon dira gaurko aurkezpenean eta aurtengoan ere parte hartzeko asmoa dutela jakinarazi dute.
32. Nahaste Borrasteko argazki-bilduma

 

Azken urteetako irabazleak:

nahaste borraste elgoibar ainhoa lendinez

  • nahaste borraste elgoibar inigo lariz