Aiastia auzoan Sanmigeldarren Eguna ospatu zuten egun berean ospatu zituzten auzoko jaiak Urruzuno bailaran, joan den ekainaren 17an. Auzoan hildakoen omenezko mezarekin hasi ziren ekitaldiak. Benantzio Otaegi parrokoak eman zuen meza. Meza ostean, mokadutxoa banatu zuten eta trialsin erakustaldia hasi zen gero. Umeentzako jolasak ere antolatu zituzten arratsaldean. Gauean, berriz, afaltzeko batu ziren auzoko elkartean. Uxue eta Arantzazu trikitilariek girotu zuten afaria.
*Argazkiak: Beñat Aierdi Manzisidor.