Akelarre baten bueltan ospatu zuten San Joan gaua Mendaron

Barren.eus 2017ko eka. 24a, 20:58

Akerren segizioak piztu zuen San Joan sua Mendaron. Ludotekako eta Gaztelekuko haurrek eta haietako zenbaiten gurasoek parte hartu zuten akelarrean.

Trinitatetik abiatu zen Akerren segizioa eta kalejiran, kandelen argitara eta musikaz lagunduta San Jose plazarako bidea hartu zuten. Han buelta eman eta Herriko Enparantzara ailegatu ziren. Akerrek piztu zuen sua, plazan. Ondoren, su-garrak txikitu ahala, gainetik salto egiteko aukera izan zuten herritarrek.
Elgoibarren ere dozenaka su piztu zituzten baserrietan eta herri gunean bi bi leku izendatu dituzte horretarako: Santa Ana kale barrena eta Alcorta enpresara joateko bidegurutzea.

  mendaro sanjuanak aker

mendaro sanjuanak saltoa laguntzaz

mendaro sanjuanak saltoa 1

mendaro sanjuanak saltoa

sanjuan suak elgoibar santaklara