C.D. Elgoibarrek sare sozialen bidez aurkeztu du gaur Haundiko entrenatzaile berria. Entrenatzaile gazte bat aukeratu dute erregional preferente mailan jokatuko duen Haundi gidatzeko: Omar Aizpuru 25 urteko azpeitiarra. Gaztea izanagatik, bederatzi urteko esperientzia duen entrenatzailea dela nabarmendu dute C.D. Elgoibarko arduradunek. "Bere ibilbide osoa Azpeitiko Ikasberri klubean osatu du, bost urtean harrobiko taldeak entrenatuz eta beste lau urtez preferente mailako taldea", azaldu dute. Aizpuru "ilusio eta gogo handiz" datorrela gaineratu dute eta klubaren filosofiarekin erabat bat egiten duela ere bai.
∞ Lotura duten albisteak: