Elgoibarko ikasleak Alemanian

Alemaniako ikasleek Elgoibarrera eginiko bisita itzuli diete Elgoibarko institutiko ikasleek.

Elgoibarko Institutuan Batxilergoko lehen ikasturtean Alemaniera ikasten aritu diren ikasleek ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan dute, Alemaniara egin duten bidaian. Se egun pasa dituzte Karsruhe, Heideberg eta Baden-Baden hirietan. Hango familien etxeetan egon dira, eta euren adineko gazteekin hainbat ekintza eta plan egin dituzte. Izan ere, maiatzeko azken astean Karlsruhe (Alemania) hiriko 26 ikasle Elgoibarren izan ziren, Institutuak duen elkartruke programaren barruan. Elgoibarko, Mendaroko eta Debako ikasleen etxeetan egon ziren orduan, eta, besteak beste, inguruko herrietara, Bilbora eta Donostiara egin zituzten bisitak.