Aitor Larrañaga azkarrena Javier Ezenarro oroitzarrean

Barren.eus 2017ko uzt. 10a, 11:34

X. Javier Ezenarro Oroitzarrea txirrindulari lasterketa jokatu zuten zapatuan Mendaron. Amaiera estua izan zuen probak eta Aitor Larrañaga (Victor Alvarez Construcciones) txirrindularia gailendu zen esprintean, aita mendaroarrea duen txirrindulari donostiarra, hain zuzen ere. Ciclos Iturriagako Ion Ibarluzeak bosgarren postua eskuratu zuen lasterketa aparta egin eta gero.

Bi aldiz Osintxuraino joan eta birritan igo zuten Kalbarioko gaina X. Javier Ezenarro Oroitzarrean parte hartu zuten junior mailako txirrindulariek. 80 kilometro inguruko ibilbidea osatu ostean, 64 txirrindularik lortu zuten Mendaroko Txirrindulari Elkarteak antolatzen duen proba amaitzea.
Elgoibarko Ciclos Iturriaga taldeko Ion Ibarluzea ailegatu zen lehen postuan Mendarora. Mendaroko Ikastola paretik aurreneko postuan pasa zen Ibarluzea, baina azken metroetan aurrea hartu zioten lau txirrindularik, eta laukoteak esprint estuan gurutzatu zuen helmuga marra. Donosti Berri Txirrindulari eskolako Aitor Larrañaga izan zen lauretan azkarrena. Donostian bizi den Jexux Larrañaga mendaroarraren semea da Aitor Larrañaga. Ampo taldeko Mikel Alonso sailkatu zen bigarren postuan, eta Pau Miquel eta Manex Alkorta sailkatu ziren hirugarren eta laugarren postuetan, hurrenez hurren. Jon Ibarluzea lau segundura sartu zen helmugan, etsita. Mendiko Saria eskuratu zuen Ibarluzeak eta laugarren postua lortu zuen bere taldeak taldekako sailkapenean. Victor Alvarez Construcciones taldea izan zen onena taldeka.
Sailkapen osoa -PDF-

javier ezenarro ion ibarluzea lagun taldea elgoibar
javier ezenarro oroitzarrea mendaro rotondan

javier ezenarro oroitzarrea mendaro rotonda2

javier ezenarro oroitzarrea mendaro helmuga

javier ezenarro oroitzarrea mendaro atzetik

 javier ezenarro oroitzarrea mendaro ibarluzea elgoibar

javier ezenarro oroitzarrea mendaro podium

javier ezenarro oroitzarrea mendaro ibarluzea podium

javier ezenarro oroitzarrea mendaro saribanaketa