Haundik eta Realak lagunarteko partida jokatuko dute Mintxetan, zapatuan

Barren.eus 2017ko uzt. 12a, 07:16

C.D. Elgoibarren mendeurrena ospatzeko ekintzen barruan jokatuko dute lagunarteko partida C.D. Elgoibarrek eta Realak, zapatuan, Mintxetan. Txuri-urdinentzat udako estreinako lagunarteko partida izango da.

C.D. Elgoibarrek klubeko presidente izan diren lagunak omenduko ditu zapatuan, uztailaren 15ean, eta Haundik Realaren aurka jokatuko du Mintxetan. 18:00etan hasiko da Mintxetako zelai artifizial berria estreinatuko duen partida. Oraintsu bukatu dituzte ekainaren 1ean hasitako belarra aldatzeko obrak.
Realak San Fermin Egunean hasi zituen denboraldi berriko entrenamenduak eta zapatuan Elgoibarren jokatuko duten partida izango da udako aurreneko lagunartekoa. Gipuzkoako herri bat auketratzen dute urtero lehen partida hori jokatzeko eta Elgoibar aukeratu dute aurten, C.D. Elgoibarren mendeurreneko ospakizunekin bat eginez. Txuri-urdinek aukera izango dute lehiatzen hasi eta sasoia hartzen joateko abuztuaren erdialdean hasiko den liga txapelketarako. Aurten gainera Europan ere lehiatuko dira.
Sarrerak
Elgoibar eta Realaren arteko partida ikusteko sarrerak 12 euroan salduko dituzte. Erretiratuek eta gazteek (16 - 20 urte) 6 euro ordaindu beharko dituzte, eta 16 urtetik beherakoek bi euro. C.D. Elgoibarreko bazkideek ez dute sarrerarik ordainduko.
Sarrerak Mintxetan eros daitezke partida baino lehen, eta aurretik erosteko aukera ere izango da egunean bertan, Kalegoen plazan, 12:00etatik 13:30era.

Jose Gabiola hil da
 jose gabiola hil reala elgoibarRealean jokatu zuen Jose Gabiola Altuna elgoibartarra hil zen joan den uztailaren 9an, 81 urte zituela. Gabiolak 59-60 denboralditik 62-63arte jokatu zuen Realean. Guztira 39 neurketa jokatu zituen elastiko txuri-urdinarekin. Debuta 1959ko urriaren 18an egin zuen Osasuna 1- 1 Real Sociedad partidan. Realak doluminak eman dizkio senide eta lagunei. Realaz gainera, Alavesen, Eibarren eta Calvo Sotelo taldeetan ere jokatu zuen futbolean egin zuen ibilbidean.
• Egokitzapenak Mintxetako Igerilekuko sarrera-irteeran

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazi du Haundik eta Realak jokatuko duten partida dela eta, Mintxetako Igerilekuaren sarrera-irteerak aldaketak izango dituela 15:00etatik 20:00etara. Mintxetako aparkaleku bukaeran dagoen bidetik jarraituz, futbol zelaiaren albotik, Igerilekuetako atzekaldean dagoen atean kokatuko da sarrera-irteera. Beraz, 15:00etatik 20:00etara, igerilekuko sarrera-irteera atzekaldeko atetik izango da. 20:00etatik aurrera, irteera ohiko lekutik egin ahal izango da.

 

 

mintxeta belar berria elgoibar korner

mintxeta belar berria elgoibar 1