Lau aktore arituko dia jolas desberdinen bidez inprobisatzen, Supituki antzezlan originala eta dibertigarria baita. 22.00etan hasiko da ikuskizuna San Agustin kulturgunean, eta doan izango da.
Oñatin antzerki zaletasuna sustatzeko asmoz sortu zuten Irazan antzerki gunea, eta egitasmo desberdinen artean antzerki inprobisatua ere lantzen dihardute. Ikasturte honetan inprobisazio emanaldi bat sortzen aritu dira Irazangoak, eta lan horren emaitza da Mendaron eskainiko duten Supituki izeneko emanaldia. Aktoreek supituki edo bat-batean erreakzionatzen dutelako ipini diote izenburu hori.