2005ean jaiotako mutilek eskubaloia probatzeko aukera izango dute Sanlok antolatutako entrenamenduan. Urte horretan jaiotako umeek Olaizaga kiroldegian agertu beharko dute, barixaku honetan, 16:00etan. 2005ean jaiotako neskentzako entrenamendua datorren astelehenean, irailaren 4an, izango da, 16:30ean, Olaizaga kiroldegian. Entrenamendu saio horien harira, honakoa azaldu dute Sanloko arduradunek: "Kirola egiteaz gain haurrek lagun berriak egingo dituzte eta zenbait balore ikasi bizitzarako baliagarriak direnak".
Senior gizonezkoen talde nagusiak, Alcorta Forging Groupek, atzo jokatu zuen aurre denboraldiko lehen partida Olaizaga kiroldegian. Izan ere, Gojko Vucinic-ek prestatzen duen taldeak B.M. Anaitasuna talde nafarraren aurka jokatu zuen San Bartolome Txapelketa. Nafarrek 25-15 irabazi zieten elgoibartarrei.