Txantxiku Arkulariak taldeak antolatuta, 9. San Migel Saria jokatu zuten joan den domekan Oñatin, Zozopase inguruetan. Elgoibarko Zarta arkulari taldeko Javier Varonak 370 puntu eskuratu zituen, eta horiei esker bigarren postua eskuratu zuen San Migel Sarian, eta lehenengo postua Gipuzkoako Txapelketan. Hugo Sierrak, berriz, brontzezko domina eskuratu zuen Gipuzkoako txapelketan -laugarren egin zuen San Migel Sarian-, lortutako 298 puntuekin. Hain zuzen, Hugo Sierra bera da modalitate honetako Euskadiko txapelduna, joan den maiatzean Legution eskuratu baitzuen titulua.