Irteerarako izena ematen dutenek Txindurri Iturrin sagardoa nola egiten duten ikusteko aukera izango dute, eta elkarrekin bazkalduko dute han. 10:30ean irtengo dira Elgoibartik (King Kongeko autobus geltokia) eta 18:00etarako itzuliko dira. Umeek 10 euro ordaindu beharko dituzte (Elgoibarko Izarrako eta Ludotekako bazkideek 9 euro), eta nagusiek 18 euro (bazkideek 15 euro).
Izena emateko eta informazio gehiagorako. www.elgoibarkoizarra.eus.