Arrainak Deba ibaian gora joan ahal izateko egokitzapenak egiten dihardute Elgoibarko presetan

Barren.eus 2017ko ira. 23a, 12:26

Arrainentzako oztopoak ditu Deba ibaiak, hainbat puntutan ur jausi eta presak dituelako. Europako lege batek eskatzen du oztopo horiek kentzeko eta arrainak ibaian gora joan ahal izateko egokitzapenak egiteko. Altzolako presan lanak hasita daude, eta Maltzagara bidean dauden bi presatako lanak oraintxe amaitu ditu Amaro Eraikuntzak enpresak.

Javier Sanz elgoibartarrak idatzi du obra horien proiektua. Sanz Mendi ingeniaritzan doktorea da, eta eskolak ematen ditu Palentziako Ingeniaritza Eskolan. Bere esanetan, Europako lege batek eskatzen du oztopo horiek kentzeko eta arrainak ibaian gora joan ahal izateko egokitzapenak egiteko. "Presa batek eragina du ibaiaren berezko portaeran, besteak beste, arrainen migrazio mugimenduak oztopatzen ditu, eta, gainera, arrainek zailtasunak izaten dituzte ugalketarako leku egokietara iristeko. Hori dela eta, irtenbideak aurkitu behar dira, ur-ekosistemarekin eta egungo legediarekin bateragarriak direnak. Gaur gaurkoz, arrainentzako eskalak dira irtenbiderik egokiena. Urez betetako eskilara moduko batzuk dira, bainuontzi handi batzuk modukoak, eta arrainak gai dira jauzi eginez eskailera horiek gainditzeko", azaldu du Javier Sanzek.

Irakurri hemen Javier Sanz-ek BARREN aldizkariari eskaini dfion elkarrizketa (BARREN 1048. zenb. -PDF-)

Argazkiak:

arrainak deba eskailertak altzola 2

arrainak deba esklusak altzola presa

arrainak esklusak elgoibar urrunetik

arrainak esklusak elgoibar bidegorri

esklusa elgoibar saturixo parean

arrainentzako eskailerak deba ibaia elgoibar 1

arrainentzako eskailerak deba ibaia elgoibar tunelpe

arrainentzako eskailerak deba ibaia elgoibar v2

arrainentzako eskailerak deba ibaia elgoibar

arrainentzako eskailerak deba ibaia elgoibar v1