"Elgoibartik autobusak antolatzeko asmoa daukagu, baina ostegunerako komeni zaigu jakitea zenbat izango garen", azaldu dute Elgoibarko Gure Esku Dago taldeko kideek. Honako leku hauetan eman daiteke autobuserako izena: Jai Alai, Iturri, Otzak eta Lanbroa. Taldeak Twitter eta Facebook sare sozialetan dituen kontuen bidez ere eman daitekeela izena gaineratu dute. Autobus-txartela autobusean bertan ordaindu beharko da (5 euro).
Gure Esku Dago mugimenduak Kataluniako prosezuaren alde deitu duen manifestazioa Casilla plazatik irtengo da 17:30ean, "Demokrazia, erabakitzeko askatasuna" lelopean, eta udaletxerainoko ibilbidea egingo du. "Elkartasunagatik, eta gure etorkizun demokratikoa jokoan dagoelako" antolatu dutela manifestazia azaldu dute deitzaileek.
• Elgoibarko elkarretaratzea bat
Era berean, eguen honetarako Elgoibarren antolatuko den elkarretaratzearekin bat egin du Gure Esku Dagok eta parte hartzera animatu ditu herritarrak. "Gure Esku Dago taldetik herriko sentsibilitate politiko, eragile sozial, norbanako... guztioi eskatzen dizuegu plazara agertzeko. Uste dugu denok batera erantzun behar dugula eskubide demokratikoen alde, eta zer demokratikoagorik eta garbiagorik herri baten erabakitze eskubidea baino. Horrela bada, merezi duen besteko elkartasuna eta babesa eman nahi diogu Kataluniako herriari.", adierazi dute.