Lapikoak, kazuelak, sartaginak edo antzerako sukaldeko tresnak hartu eta etxeko balkoira edo leihora irten ziren atzo, 22:00etan, Elgoibarko eta Mendaroko hainbat herritar. Beste batzuk kalera ere irten ziren, Katalunian domekan egin zuten erreferendumaren eta demokraziaren defentsan.
Elgoibarren, domeka goizean ere egin zuten Kataluniaren aldeko elkarretaratzea, Kalegoen plazan. Jaiki Gazte Taldekoek ere adierazi zioten elkartasuna Kataluniari, joan den barizakuan atera zuten 'Gazte argazkia'rekin (beherago argazkia)
Elgoibarko kazeroladako hainbat une jasotzen ditu honako bideoak (egilea: hodei)
Kataluniaren aldeko kazerolada #Mendaro-n #katU1 #CatalanReferendum pic.twitter.com/IICoafhWkI
— barren.eus (@barreneus) 2 de octubre de 2017