Elgoibarko Gure Esku Dagok Kataluniari babesa erakusteko elkarretaratzera deitu ditu gaurko (urriak 3) elgoibartarrak. 20:00etan izango da, udaletxe aurrean. Jakinarazi dutenez, "Porres contra urnes. Erabakitzeko eskubidea!' izango da erabiliko duten leloa. "800 zauritutik gora, kolpeak, urna bahiketak, herritarrek emandako botoen bahiketak, isunak, mehatxuak, sexu erasoak... eta hori guztia herritarrei iritzia emateko eta erabakitzeko eskubidea ukatzeko helburuarekin. Etorri plazara eta erakutsi zure desadostasuna. Guk erabaki nahi dugu", azaldu dute gaurko elkarretaratzearen harira.
• Lanuzteak lantokietan
Katalunian gaur egiten diharduten lanuzte orokorrarekin bat eginez, Euskal Herriko sindikatu abertzaleek (ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, EHNE eta Etxalde) 'Kataluniako herriari' elkartasuna adierazteko hainbat elkarretaratze egingo dituzte lantokietan, atsedenaldietan.
∞ Lotura duten albisteak:
- Elgoibarren eta Mendaron ere hainbat lagunek parte hartu zuten Kataluniaren aldeko lapiko jotzean (2017-10-02)
- Kataluniari elkartasuna adierazi diote herritarrek eta Udalak Elgoibarren (2017-09-28)
- Elgoibarko Gure Esku Dagoren autobusa Bilboko manifestaziorako (2017-09-27)
- Kataluniako prozesuaren alde elkarretaratzera deitu du Elgoibarko Udalak eguenerako (2017-09-26)