Elgoibarko Eskola Kirola Elkarteak antolatuta, larunbat honetan, urriaren 7an, hasiko da denboraldi berria, Olaizaga Kiroldegiko kantxan egingo duten den Tenis jaialdiarekin. Aurten 435 haurrek (294 mutil eta 141 neska) eman dute izena Elgoibarko Eskola Kirola programan: aurrebenjaminetan 111 eta benjamin-alebin mailetan 324. Guztira pasa den urtean baino 20 haur gehiago. Udal Kirol Patronatutik jakinarazi dutenez, Elgoibar Ikastolako eta Elgoibarko Herri Eskolako adin horretako haurren erdiak baino gehiagok Eskola Kirolean parte hartzen du. "Oso datu positiboa da hori", nabarmendu dute. Bost monitorek gidatzen dituzte astero eskaintzen dituzten bi saio teknikoak. Horietan eskubaloia, futbola eta saskibaloia dira lantzen diren taldekako kirolak eta atletismoa, pilota, mendizaletasuna, xakea, tenisa eta igeriketa, banakakoak.
• Tenis jaialdia
Zapaturako antolatu duten Tenis Jaialdia 10:30ean hasiko da eta 14:00ak inguruan amaituko da. Besteak beste, abiadura radarra, pelotak jaurtitzeko makina, Agassi puzgarria, Minitenis txapelketak, jolasak eta 6 eta 12 urte bitartekoentzat opariak egongo dira Olaizagako kantxan.