Duela 500 urteko tradizioa da Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideek 2009an berreskuratu zuten ezpata dantza. Azken urteetan egin duten bezala, dantzariek, musikariek eta arkabuzeroek alde zaharreko kaleetan egin dute kalejira. 12:00etako mezaren ostean, bost geldialdi eta beste horrenbeste dantzaldi egin dituzte Haritzeko dantzariek.
ARGAZKI-BILDUMA: Errosariko amaren ezpata dantza (2017)