Aiastiako San Migel jaietako txahalaren zozketak badu irabazlea

Barren.eus 2017ko urr. 9a, 12:02

San Migel jaien barruan Txahal baten zozketa egin zuten Aiastiako jai batzordekoek eta irabazlea azaldu dela jakinarazi dute.

Mendaroko Itxasueta baserriko Pedro Arriola da txartel sarituaren jabea. Bi aukera zituen, txahala etxera eraman ala esku dirutan 1.300 euroko saria jaso. Bigarrenaren alde egin duela jakinarazi dute antolatzaileek.

∞ Lotura duten albisteak: