Txirrindulariak 12:00etan irtengo dira Kalegoen plazatik, eta Idotorbe gaineraino dauden 3,8 kilometroko igoera pikoa osatu beharko dute. Iaz 53 lagunek parte hartu zuten eta errekorren urtea izan zen, Iker Eskibelek (Eskoriatza, 1993) hamahiru minutu eta 20 segundoan igo zuelako, eta honenbestez, segundo batean ondu zuelako Iñigo Larizek 2002an ezarri zuen marka. Emakumezkoetan ere, garaipenaz gainera errekorra ezarri zuen (17:22) Maite Maiora mendaroarrak.
•Azken urteetako irabazleak:
- 2016 Iker Eskibel eta Maite Maiora
- 2015 Ramon Garcia
- 2014 Josu Uriarte
- 2013 Jorge Gonzalez
- 2012 Mikel Hernandez eta Ainhoa Lendinez
- 2011 Iñigo Lazkano eta Ainhoa Lendinez
- 2010 Iñigo Lazkano eta Ainhoa Lendinez
- 2009 Josu Uriarte
- 2008 Josu Uriarte eta Ainhoa Lendinez
- 2007 Vicente Gonzalez
- 2006 Jorge Gonzalez
- 2005 Iñigo Lariz eta Ane Mendia
- 2004 Ramon Garcia eta Gotzone Aierdi
- 2003 Iñigo Lariz
- 2002 Iñigo Lariz
- 2001 Iñigo Lariz
- 2000 Iñigo Lariz
- 1999 Jose Mari Fernandez eta Ismene Fulgencio
- 1998 Ramon Garcia
- 1996 Jose Mari Fernandez
- 1995 Aitor Etxaniz eta Inma Ruiz