Gracia Gomez eta Marutxi Gonzalez mendaroarrak erretiratuen Gipuzkoako sukaldaritza txapelketan lehiatuko dira

Barren.eus 2017ko urr. 16a, 13:58

Gipuzkoako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak urtero antolatzen duen sukaldaritza lehiaketako finalera sailkatzea lortu dute Gracia Gomez eta Marutxi Gonzalez mendaroarrek.

Mendaro, Elgoibar eta Eibarren eginiko marmitako lehiaketako irabazleak -bikoteka jokatzen da txapelketa- Mendaroko GoƱati pilotalekuan batu ziren joan den urriaren 11n. Frontoian bertan prestatu behar zuten marmitakoa eta epaimahaiaren iritziz Gracia Gomez eta Marutxi Gonzalez mendaroarrek eginikoa izan zen goxoena. Orain, Donostiako Altza auzoko zahar etxean jokatuko den Gipuzkoako finalean erakutsi beharko dituzte sukaldaritzarako dituzten dohainak. Martitzen honetan, hilaren 17an, jokatuko da finala.

 gastronomia jubilatuak mendaro 3