2017ko apirilean bukatu ziren Olasopeko aparkalekuen asfaltatze lanen lehenengo fasearen ondoren, lanen bigarren fasea hasi dute aste honetan. Besteak beste, bigunguneak konpondu, kutxatillen estalkiak kota berrietara egokitu eta egun hondatu edo apurtutako estalki eta hustubideak berrituko dituzte. Udalak 54.530 euro (BEZ kanpo) inbertituko ditu. Pare bat astean lanak bukatuta egongo direla aurreikusten dute.