Film pedagokikoa da Motxilaren umea, haurrentzat zuzendutakoa. Rita Naveirak (Barakaldo, 1974) zuzendu du eta helburu garbia du: gainerako haurrek enpatiaren bidez ulertzea gurasoren bat urrun duten haurrek bizi duten egoera. Elgoibarko Sarek antolatu du emanaldia eta Inazio Bereziartua Musika Eskolako auditoriumean izango da, urriaren 20an, 19:30ean.
• Imanol Iparragirreren bizipenak
Dokumentala janzteko Imanol Iparragirre preso izandakoa gonbidatu dute ekitaldira. Bizipen pertsonalak kontatuko ditu Iparragirrek. Espetxean zela izan zen Imanol aita, eta bere bi semeek eta eurek egoera hura nola bizi izan zuten kontatuko du. Dokumental honekin gai hau eskoletan lantzea nahi dute dokumentalaren sustatzaileek, Kurkuluxetan kultur elkartekoek.
Hona hemen, Rita Vaveirak Berria egunkariari eskainitako elkarrizketa