Chasmata ikuskizunean Euskal Herri osoko 100 bat saxofoi jotzailek parte hartu zuten urriaren 9an, tartean Inazio Bereziartua eskolako zortzi saxofoi jotzailek. Guggenheim museoan eskaini zuten ikuskizunean Marteko inoiz ikusi gabeko irudiak eman zituen ESA Europako Espazio Agentziak. Era berean, Pedro Duque astronauta ezagunak Nazioarteko Espazio Estaziotik datorren mezu bat irakurri zuen, eta Juan Ignacio Bidarte Bilboko Guggenheimeko zuzendariak 20. urtemugako programa aurkeztu zuen.
Izugarrizko esperientzia izan zela azaldu dute Elgoibarko musika eskolako arduradunek. "Gure ikasleak han jo genuen musika mota horretara ohituta ez badaude ere, ikuskizuna bera berritzailea eta ikusgarria izan zen. Gainera, era honetako proiektu profesional batean parte hartzea oso aberasgarria izan da ikasleentzat. Besteak beste, horrelako egitasmo baten atzean zer nolako lana dagoen ezagutu dute", esan dute. Era berean, ikuskizunak kritika oso onak jaso dituela nabarmendu dute eta Guggenheimeko arduradunak ere oso pozik daude Chasmata ikuskizunak eman zuenarekin.
Hona hemen Chasmata ikuskizuna bideoan: