Ikasleentzako bisita gidatuekin bukatuko dira perretxiko jardunaldiak

Barren.eus 2017ko urr. 30a, 12:38

Karakate mikologia elkarteak antolatutako perretxiko jardunaldiak gaur bukatuko dira, Ikastolako eta Herri Eskolako ikasleen bisita gidatuekin.

Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako 350 ume inguru pasatuko dira gaur Kultur Etxeko sototik, Karakate mikologia elkarteak antolatutako perretxiko erakusketa ikustera. 5 eta 12 urteko ikasleak izango dira guztiak. 12 taldetan pasatuko dira, ikastetxeko bakoitzeko sei talde, hain zuzen ere.  Perretxiko guztiak sailkatuta daude, eta, horrekin batera, Ignacio Mugertza Karakate elkarteko bazkideak perretxikoei buruzko azalpenak ematen dizkie. Azalpen horiek entzun ostean, ikasleek galderak egiteko aukera ere izaten dute, euren zalantzak argitzeko. 

Karakate elkarteak urtero antolatzen ditu Perretxiko jardunaldiak, Aranzadiren laguntzaz. 

2010 10 30 perretxiko2