Robotika Dibertigarria izeneko tailer teknologikoaren hirugarren edizioa antolatu du Elgoibarko Udalak, Doplay enpresarekin elkarlanean. 7 eta 16 urte arteko haur eta gazteek hartu dezakete parte, eta besteak beste, robotika, bideo-jokoen sorkuntza eta proiektu teknologikoen sorkuntza landuko dituzte. Horretarako ondorengo tresnak erabiliko dituzte: Lego Wedo, Lego Mindstorms, Makeblock, Fischertechnik, Jimu, Neuron, Microduino, Arduino, Littlebits, Scratch, Kodu, Code, Unity, Tinkercad... Udalaren helburua da industria sektorea bultzatzea, eremu tekniko zein teknologikoetako profesionalen aldeko apustua eginez.
Saioak ostiraletan izango dira, 17:00etatik 19:00etara, IMHn. Eskolak azaroaren 10ean hasiko dira, eta interesatuek azaroaren 6rako eman beharko dute izena. Azarotik maiatzera iraungo du ikastaroak, eta 36 euroko prezioa izango du. Elgoibarko Udalak diru-laguntzak emango dizkie Elgoibarko haurrei. Informazio gehiagorako 660 382 674 telefonora deitu daiteke.
• 10 plaza prezio murriztuan
Udalak hamar plaza eskainiko ditu erdi prezioan, hau da, 18 euroan. Plaza horiek eskatzen dituzten lehenengo 10 haurrentzat izango dira, Udalak ezarritako baldintzak betetzen badituzte behintzat. Izena emateko Herritarren Arreta Bulegora jo daiteke (Santa Ana, 2). Informazio gehiagorako 943 741 050 telefonora deitu daiteke.
Diru-laguntza eskatzeko baldintzak Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako debekuen pean sartuta ez dauden pertsonek eskuratu ahal izango dituzte diru-laguntzak, betiere, ondorengo baldintzak betetzen badituzte:
- Elgoibarko udalerrian erroldatuta egotea deialdi honetan ezarritako eskaera-epearen aurreko sei hilabeteetan gutxienez.
- Familia ugariaren titularra izatea, haurrentzako edo nerabeentzako aisia eskaintzan bigarren seme-alabaren izen ematea egitea, edo gizarte izaerako honako diru-laguntzaren baten titularra izatea eskaera egiten den egunean: Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta, Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza edo Gizarte Larrialdiko Laguntza.
Adinbabeek ondorengo baldintzak bete behar dituzte:
- 7 urte edo gehiagoko eta 17 urte baino gutxiagoko adingaberen bat edukitzea (2001/01/01 eta 2010/12/31 bitartean jaioa).
- Elgoibarko udalerrian erroldatuta egotea deialdi honetan ezarritako eskaera-epearen aurreko sei hilabeteetan gutxienez.
- Deialdi honetan jasota dagoen aisia eskaintzaren batean izena ematea.