Irteera mikologikoa antolatu du Morkaikok domekarako, Karakate elkartearekin elkarlanean

Barren.eus 2017ko aza. 2a, 10:07

Karakate elkartearen Perretxiko Jardunaldien barruan, irteera mikologikoa antolatu du Morkaiko mendizale elkarteak domekarako. San Roke ingurura joango dira, Karakate mendiaren magalera, eta perretxiko mota desberdinak aztertuko dituzte. 

Morkaiko mendizale elkarteak irteera mikologikoa antolatu du domekarako, Karakate elkartearen Perretxiko Jardunaldien barruan. Perretxikoak ezagutu eta errespetatzen ikastea da irteera honen helburua. Izan ere, perretxikoek garrantzia handia dute ekosisteman, eta horren garrantziaz jabetzeko azalpenak emango dizkiete umeei. Perretxiko mota desberdinak ikusi eta ale gutxi batzuek batuko dituzte, gero aztertzeko. Antolatzaileek esan dute helburua ez dela izango ahalik eta perretxiko gehien batzea, baizik eta perretxiko bakoitzaren ezaugarriak ezagutzea. 

9:30ean batuko dira Kalegoen plazan, eta oinez abiatuko dira San Roke aldera. Karakate magalean ibiliko dira, eta han batuko dituzte perretxikoak. Telazko poltsa bat edo otarreren bat eramateko eskatu dute arduradunek. Irteera honetan ume zein nagusiek parte hartu dezakete. Umeak ezin izango dira bakarrik joan; guraso edo arduradunen batekin joan beharko dute. Ez da beharrezkoa Morkaikon izena ematea, baina ikasle bakoitzak bere ikastetxean jakinarazi beharko du. Morkaikotik jakinarazi dute eguraldi iragarpenaren arabera irteera data aldatzea posible izan daitekeela.