Udazkeneko kanpaina hasi du Errigorak, eta oraingoan Nafarroako Hegoaldeko baratzeetako produktuz osatutako bi saski jarri ditu aukeran, zuria eta beltza. 50 euro balio du bakoitzak, eta azaroaren 14ra arte egongo da eskaera egiteko aukera.
Errigora Euskal Herria oinarri eta elkarlana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren produktuei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.