Elgoibarko Udalaren enkarguz, Soziolinguistika Klusterrak euskararen erabileraren neurketa egin zuen Elgoibarren, joan den udaberrian (2014an egin zuten azken neurketa). Alde batetik, herriko kale eta gune ezberdinetan erabiltzen den euskara neurtu zuten, eta bestetik, kirol-entrenamendu batzuetako erabilera.
Duela gutxi jaso du Udalak neurketa horien ondorioz atera diren emaitzak biltzen dituen txostena, eta horiek aurkeztuko dituzte klusterreko kideek martitzen honetan egingo duten aurkezpen ekitaldian. 19:00etan hasiko da, Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan.
• Euskararen erabilera jaitsi egin da kalean Euskal Herrian
Hizkuntzen Erabileraren Kaleko Neurketaren zazpigarren azterketa aurkeztu zuen Soziolinguistika Klusterrak uztailean. Aurkeztu zituzten emaitzek berretsi egin zuten apalaldia dagoela euskararen erabileran: herritarren %12,6 entzun zituzten euskaraz Euskal Herriko kaleetan, duela hamar urte baino puntu bat gutxiago. 1989an egin zuten lehen neurketa, eta ordutik 2006ra hazi egin zen erabilera; azken hamar urteetan, baina, beheranzko bidea hartu du. Zenbat eta gazteago, gehiago erabiltzen da euskara. Hala ere, adin talde guztietan ari da erabilera jaisten. Lehen aldiz, Gipuzkoan ere jaitsi da erabilera. (iturria berria.eus)
∞Lotura duten albisteak: