DBH eta Batxilerreko ikasleentzako antolatu dute lehiaketa, eta euskarari lotuta egon behar du esaldiak, baina era berean, ezin izango da euskara berba erabili. Azaroaren 8a da esaldiak entregatzeko azken eguna. Hainbat modu daude parte hartzeko:
- Whatsapp bidez: 628 170 330
- Instagram bidez: @elgoibarkogaztelekua
- Twitter bidez: #365esaldi
Irabazleak 100 euroko balea jasoko du, herriko dendetan gastatzeko. Elgoibarko Izarrak eta Gaztelekuak antolatu dute lehiaketa Elgoibarko Udalarekin lankidetzan.
• Aurreko edizioetako irabazleak
Arreiturre Institutuko ikasle Asier Garaialdek aurkeztutako esaldiak irabazi zuen iaz lehiaketa, Ez izan beldur, izan hiztun lelorekin. Euskararen eguneko estraineko esaldi lehiaketa Uxue Mancisidorrek aurkeztutako Nire ahotik zure belarrira esaldiak irabazi zuen, eta 2015ekoan, Markel Garate mendaroarra izan da irabazlea, Nik hasi zuk jarraittu leloarekin.