Amatxiren istorioak ipuin kontaketa musikatua eskainiko dute Mendaron

Barren.eus 2017ko aza. 9a, 10:47

Xirrikituen jostunek ipuin kontalariek Amatxiren istorioak kontatuko dituzte gaur, azaroak 9, Mendaron. Zuzeneko musikaz girotutako istorio horietan hainbat balore landuko ditzute, laguntasuna, bakardadea, berdintasuna, gezurrak eta mitologia, besteak beste.

Mendaroko Udal Liburutegian eskainiko dute Amatxiren istorioak ipuin kontaketa musikatua, 18:00etatik aurrera. Hiru urtetik gorako umeei zuzenduta daude Amaia Elizagoien ipuin kontalariak, gitarra jole baten laguntzaz, kontatuko dituen ipuinak. Honela azaldu dute saioa: "Gure amatxi ez zen beste asko bezalakoa, berezia zen, magikoa, berari bidaiatzea gustatzen zitzaion, amak zioen bidaiatzeak bizitza eta arnasa ematen ziola, horregatik genekien hobeto zela horrela. Sekula aurrean ez ikusi arren astero gutun bat bidaltzen zigun, munduko hamaika istorio kontatzen, baina aste batean ez zen gutunik heldu, eta hurrengoan ere ez… Egun horretan Olaiak eta nik jakin genuen gure ordua zela, eta gitarra eta istorioak gainean hartuta herriz herri ekin egion amonak kontatutako istorioak kontatzeari. Helburu bat jarri genuen, amonarekin topatzen garen herrira iritxi arte ez gara geldituko, eta horretan gabiltza… Gure bidearen parte izan nahi duzu?"
• Idazketa tailerra, domekan
Mendaroko Ludotekak eta Gaztelekuak ipuingintza tailerra antolatu dute domekarako, LH4tik LH6rako umeentzako. Peru Magdalena Arriagak gidatuko du saioa, eta helburua izango da parte hartzen duten guztien artean ipuin bat idaztea. Interesatuek Ludotekan edo Gaztelekuan eman beharko dute izena. Tailerra 16:00etatik 18:00etara izango da.

Amatxirenistorioak mendaro