Atxutxiamaika Sailak eta Ludoteka udal zerbitzuak Haur Hezkuntzako bigarren mailatik Lehen Hezkuntzako seigarren mailara artekoentzako eskaintza bateratua osatu dute, eta Gaztelekuak DBH eta Batxilergoko gazteentzakoa. Neguko oporraldiko eskaintzan parte hartu nahi dutenek azaroaren 20tik abenduaren 4ra eman beharko dute izena.
Era berean, Mendaroko Gabonlekuak ere Elgoibarko Izarrak kudeatuko ditu aurten. Haur Hezkuntzako hirugarren mailatik Lehen Hezkuntzako seigarren mailara artekoentzako eskaintza izango da, eta interesatuek azaroaren 20tik 30era arteko epea dute izena emateko.
- Informazio osoagoa jaso eta izena emateko sartu Elgoibarko Izarraren webgunean, edo irakurri BARREN aldizkariak 1054. zenbakian argitaratu zuen erreportajea.