Urazandi auzoan irisgarritasuna hobetzeko lanak egiten ari dira

Barren.eus 2017ko aza. 23a, 10:22

Urazandi auzoko espaloi eta pasabideak hobetzeko lanak hasi ditu Elgoibarko Udalak, herriko irisgarritasuna "hobetzen eta bermatzen" jarraitzeko helburuarekin,

Alde batetik, Kalamua kaletik Urazandiko parkerako irisgarritasuna bermatzen duen ibilbide bat egiteko lanak hasi dituzte; eta, bestalde, Urazandi kaleko 22, 24 eta 26 atarietara sarrera-irteerak errazteko arrapala bat jarriko dute, mugikortasun arazoak dituzten pertsonek aipaturiko etxebizitzetara heltzeko aukera izan dezaten. Elgoibarko Udaletik jakinarazi dutenez, prozesu parte-hartzaile baten emaitza izan da obra hau, izan ere, Udalak proposatutako ekimen guztien artean, hau izan da auzotarrek aukeratutako proiektua.

Udalak guztira 39.316,15 euro bideratuko ditu, gutxi gorabehera hilabete eta erdiko iraupena izango duten, hobetze lan hauek egiteko. Obrak Kideok enpresak egingo ditu.

urazandi irisgarritasuna elgoibar obrak 3