Gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna, dozenaka elgoibartarrek elkarretaratzea egin dute plazan. Haizea emakume taldekoek osatu berri duten batukada taldeak hasi du ekitaldia perkusio doinuekin, eta baita irrintziekin ere. Ondoren, plazan bildutako lagunek ordu laurdeneko elkarretaratzea egin dute, isilean. Elkarretaratzearen amaieran, plazan batutako lagunek Mikel Laboaren Hegoak ebaki banizkio kantua abestu dute, Elgoibarko Kale Kantariern laguntzaz.
• Woman in black, Mendaron eta Elgoibarren
Feminismoaren ideiak zabaltzeko sortu zuten Narrutsik taldekoek antolatuta, Woman in black ekimena egin dute 12:30ean. Beltzez jantzita, indarkeria matxistak hil dituen emakumeak gogoratu dituzte lurrean euren siluetak marraztuz, udaletxeko arkupeetan. Gero, emakumeen ikur handi bat osatu dute Narrutsikeko kideek Kalebarren plazan. Arratsaldean ekimen berezia egingo dute Maalan. Oinetakoak pilatuko dituzte, indarkeria jasan duten pertsonak ordezkatzeko. 19:00etan izango da, eta parte hartzxera doazenei oinetako pare bana eramateko eskatu diete.
Mendaron atzo egin zuten Woman in black ekimena. Bigarren urtez jarraian antolatu zuen Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak. Gizonek hildako emakumeak gogorarazi zituzten izen-abizenekin.