Lagunak Pilota Eskolako Beñat Arrizabalagak eta Ander Condek Zarautz taldeko bikotearen aurka -Lizaso eta Contreras- jokatu zuten finala, joan den barixakuan, Zarauzko Aritzbatalde frontoian. Elgoibartik joandako zaleen babesa eduki zuen Lagunak taldeko bikoteak, eta lehia estuaren ostean, elgoibartarrek 25 eta 20 irabazi zieten zarauztarrei. Hala, Hirugarren Mailako Gipuzkoako txapela eskuratzeaz gainera, hurrengo denboraldian Bigarren Mailan aritzeko txartela eskuratu dute Arrizabalagak eta Condek.