Eguberrietako bertso jaialdirako sarrerak gaurtik aurrera izango dira salgai

Barren.eus 2017ko abe. 11a, 11:22

Dagoeneko eros daitezke Elgoibarko Eguberrietako bertso-jaialdirako sarrerak. Abenduaren 28an izango da aurtengo bertso-jaialdia, eta gaurtik abenduaren 22ra arte egongo dira salgai sarrerak Elgoibarko Izarran.

Elgoibarko Izarrako arduradunek jakinarazi dutenez, aurtengo eguberrietako bertso jaialdirako sarreren aurre-salmenta abenduaren 11tik 22ra izango da. Sarrerak Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen egoitzan eros daitezke epe horretan, eta, ondoren, sarrerarik geratzen bada, egunean bertan kiroldegian jarriko dituzte salgai. Sarreren prezioa 11 eurokoa da (Elgoibarko Izarrako bazkideek, 10 euro).

Olaizaga kiroldegian izango da aurtengo jaialdia, eta aurten ere punta-puntako bertsolariak izango ditugu Elgoibarren. Hona hemen Elgoibarko Izarrak prestatu duen kartela:

  • Maialen Lujanbio
  • Andoni Egaña
  • Amets Arzallus
  • Igor Elortza
  • Miren Artetxe
  • Gai-jartzailea: Uxue Alberdi