Gipuzkoako Elikagaien Bankuak Bergaran duen biltegira bidali da janaria, eta handik helaraziko dizkiete elikagaiak beharra duten familiei. Gizarteratze Mahaiak eta Udalak eskerrak eman nahi dizkie janari bilketan parte hartu duten bolondresei eta herritarrei, "elur denboralea izan arren, 2017 urteko elikagai bilketa handian parte hartu duten pertsona guztiei". Horrez gain, Sanlo eta C.D. Elgoibar klubei eskerrak eman dizkiete, bereziki, elikagai bilketa kanpainarekin bat egin dutelako aurten ere. Bi klub horiei esker 250 kilo janari bildu dira.
• Elgoibarren urtez urte batutako janari kopuruak:
- 2013an 6.565 kilo elikagai bildu ziren.
- 2014an 9.980 Kg elikagai bildu ziren.
- 2015ean 16.550 Kg elikagai bildu ziren.
- 2016an 12.524 Kg elikagai bildu ziren eta 2.583€ bonotan.
- 2017an -maiatzean- 13.050 kilo elikagai bildu zituzten
∞Lotura duten albisteak:
-
Abenduaren 1ean eta 2an egingo duten janari bilketarako boluntarioak behar dituzte (2017-11-13)
- Hiru tona janari batu ditu Elgoibarko Gizarteratze Mahaiak (2017-05-31)
- Elgoibarren eginiko janari bilketan 13.124 kilo elikagai batu zituzten (2016-12-10)
- 16.550 kilo elikagai batu dira aurten, aurreko bi urteetan batutako guztia beste (2015-12-03)
- Ehun boluntariok baino gehiagok parte hartuko dute Elgoibarko elikagaien bilketan (2015-11-26)