Lagun talde batek sortu zuen Taupada taldea, baina gaur egun Edurne Lasa eta Jose Mari Larrañaga dira Taupadaren bihotza eta arima. 40 urteko ibilbidean une gozoak eta gaziak bizi izan dituzte, baina beti ilusioz. 40 urte bete dituzte, eta osasunak laguntzen dien bitartean, oholtzan jarraitzeko asmoa dute.
Antzerkia bihotzean daramaten bi elgoibartarrekin egin du BARRENek Taupadaren ibilbidearen errepasoa. Ikus hemen erreportajea: 40 urtez oholtzan, euskaraz (BARREN 1057. zenb. -PDF-)