Elgoibarko Izarrak antolatutako Eguberrietako bertso jaialdian bertsolazez bete zen Olaizaga kiroldegiko kantxa. Euskal Herriko Bertsolari txapeldun berria, Maialen Lujanbio zuzenean ikusteko egarriz zeuden zaleak. Gainera, Lujanbiorekin batera, orain dela lau urteko txapelduna, Amets Arzalluz, Andoni Egaña, Igor Elortza eta Miren Artetxe igo ziren oholtzara. Uxue Alberdik jarritako gaiak abestu zituzten bostek eta ale ederrak laga zituzten.
Horiek berriz gogoratzeko edo joan ezin izan zutenek aurrenekoz ikusteko, bertsolaritzaren plaza digitala den bertsoa.eus webgunean jarri dituzte ikusgai saioko unerik onenak.
∞Lotura duten albisteak: