Legazpiko Latxartegi aretoan jokatu zen saioarekin hasi da Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketako denboraldi berri bat. B Saileko (11-15 urte) hamasei neskak eta hamar mutilek hartu zuten parte, hamaika herri ordezkatuz: Amasa-Villabona, Anoeta, Etxarri, Legazpi, Zizurkil, Oiartzun, Lezo, Larraul, Ibarra, Alegi eta Elgoibar. Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako lau kidek dantzatu zuten Legazpiko saioan: Amaia Sasiain, Jon Etxeberria, Eneko Etxaniz eta Markel Goenaga. Irakasleen esanetan, ondo dantzatu zuten eta gustura bueltatu ziren egindako lanarekin.
Urtarrilaren 28an izango da ligaxkako hurrengo jardunaldia, Villabonan. Elgoibarko bi dantzarik hartuko dute parte, Aimar Almortzak eta Markel Goenagak.
Elgoibarko XVII. Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa izango da ligaxka barruan jokatuko duten saioetako bat, apirilaren 21ean eta 22an.