San Anton eguna, aterkipean baina giro onean

Barren.eus 2018ko urt. 18a, 08:15

Eguraldi nahasia egin zuen San Anton egunean, tarteka zaparradak txikiak botaz eta beste zenbait unetan eguzkia ere bistaratuz. Kalean egitekoak ziren ekintzak baldintzatu zituen eguraldiak.

Hala, umeentzako puzgarriak Ikastolako frontoian jarri behar izan zituzten eta erraldoi, buruhandi eta dultzaineroen kalejira ere ohikoa baino askoz laburragoa izan zen. Kalebarren plazatik irten, errosario eta San Frantzizko kaleak pasa, eta kalejira bertan behera lagatzea erabaki zuten, euria ari zuela-eta. 

Goizean Maria Sedano abeslariak eta Mariano Mangas gitarra joleak kontzertua eskaini zuten Herriko Antzokian. Entzule gutxi izan arren, han zirenek musikarien maila ona estimatu zuten. Hona San Anton egunak laga zituen zenbait irudi:

san anton jaiak elgoibar sedano mangas

 san anton jaiak elgoibar sedano mangas 1

san anton jaiak elgoibar sedano mangas 2

san anton jaiak elgoibar erraldoiak errosario

san anton jaiak elgoibar plazan

san anton jaiak elgoibar pirata

san anton jaiak elgoibar sorgina

san anton jaiak elgoibar zezenzikleta

san anton jaiak elgoibar dultzaineroak

san anton jaiak elgoibar buruhandi

san anton jaiak elgoibar puzgarriak1

san anton jaiak elgoibar puzgarriak