Kandelaria eta San Blas egunetako bedeinkapenak

Barren.eus 2018ko urt. 31a, 13:34

Kandelaria eta San Blas eguna izango dira, hurrenez hurren, barikua eta zapatua. Elgoibarren eta Mendaron, ohiturari jarraituz, asko izango dira San Blas opilak bedeinkatuko dituztenak.

Kandelaria edo Jaunaren Aurkezpenaren jaia ospatuko du elizak barikuan (otsailak 2) eta eliztarrek kandelen bedeinkazioa, prozesioa eta meza ospatuko dituzte San Bartolome parrokian, eta baita Santa Klarako komentuan ere. 08:00etan izango da Santa Klaran eta 10:00etan eta 19:00etan San Bartolome elizan.

Zapatuan (otsailak 3), San Blas egunaren txanda izango da. Santa Klara komentuan 9:00etako mezan bedeinkatuko dituzte San Blas opilak eta parrokian 10:00etan izango da mezarik gabeko bedeinkazioa. Opilez gainera, lepoko kordelak ere bedeinkatuko dituzte aslok Elgoibarren zein Mendaron, eta jantzi ere bai. Tradizioaren arabera, bedeinkatutako kordela janzten duenak urte osoan ez du eztarriko minik izango. Bederatzi egunez jantzi eta gero erre egin behar da.
• Muruamendiarazen errezeta
Elgoibarko Muruamendiaraz gozotegikoek San Blas opilaren errezeta eman zuten ETB2ko 'A bocados' telebista saioan.

muruamendiaraz elgoibar sanblas abocados