C.D. Tenerife taldeko entrenatzaile kargutik kendu duten Jose Luis Marti ordezkatuko du Joseba Etxeberriak. Hala, aurrerapausoa izango da Etxeberriaren entrenatzaile ibilbidean, Bigarren B Mailatik Bigarren Mailara (Liga 123) jauzia egingo baitu. Elgoibartarrak aurtengoa zuen lehen urtea S.D. Amorebietan. Sailkapeneko 12. postuan laga du Amorebieta, zazpi partida irabazita, bederatzi berdinduta eta zortzi galduta. Tenerifek Etxeberriak Amorebietarekin zuen etete-klausula ordaindu du.
Kanarietan ez zaio lanik faltako Etxeberriari, jaitsiera posturetatik puntu batera baitago Tenerife sailkapenean, denboraldi hasieran mailaz igotzea helburutzat zuen taldea.
Joseba Etxeberria 1995etik 2010era Atlheticeko jokalari izan zen, eta 2012 urteaz geroztik entrenatzaile lanetan aritu da Igaiganeko klubean, kadeteetan lehenik, juneniletako bi taldeekin gero, Ernesto Valverderen laguntzaile izan zen orain hiru denboraldi lehen taldean, eta, Baskonia entrenatu zuen 2016-2017 denboraldian. Gero, ezsedentzia eskatu zuen Athleticen eta Amorebieta entrenatzen hasi zen 2017ko udan.
∞Lotura duten albisteak: