Euskal Herriko arkulari onenak aritu ziren lehian domekan Olaizaga kiroldegiko kantxan. 18 metrora zeuden ituak jo behar zituzten arku modalitate desberdinetan. Arku instintiboetan zortzi emakume lehiatu ziren eta Arco Santurtzi taldeko Leire Torres gailendu zen. Mercedes-Benz taldeko Blanca Tilveren aurka jokatu zuen finala.
Gizonezkoetan 28 arkulari aritu ziren lehian. Horien artean Zartako lau ordezkari: Andoni Campo, Rafael Segui, Hugo Sierra eta Javier Varona. Azken biak ailegatu ziren urrunen sailkapenean, baina elkarren aurka lehiatzea egokitu zitzaien final-laurdenetako kanporaketan. Varonak irabazi zion Sierrari eta finalerdietan Ignacio Moreno (Arco Santurtzi) kanporatu zuen Zartako arkulariak. Finalean Angel Carrillo (Abanto Gezaleriak) izan zuen aurkari eta 7-3 irabazi zion Varonak. Hugo Sierrak seigarren postua eskuratu zuen, Rafael Seguik 21. postua eta 26. postuetan sailkatu zen Andoni Campo.
Longbow arkuekin Javier Almagrok (Arco Santurtzi) lortu zuen Euskadiko txapelketa irabaztea. Arku biluzietan, Ainhoa Muñozek (Arco Santurtzi) irabazi zuen tituloa emakumezkoetan. Gizonezkoetan, berriz, Moises Alvarez (Gezi-bide) gailendu zen. (ikus sailkapen osoa -PDF-)
ARGAZKI-BILDUMAK: