Kalegoen plazan elkartu eta bi taldetan banatu ziren koplari, trikitilari eta korua osatu zutenak urteroko doinuan baserri auzoak alaitzeko. German Meabebasterretxea eta Mikel Mendizabal aritu ziren koplatan Jon Ansorregi eta Aitziber Larrañaga trikitilariekin talde batean eta Oier Baltzola eta Eneritz Alberdi trikitilariekin beste taldean Jabier Arrizabalaga Ziarda eta Juan Mari Areitio koplariak. Guztira 30 lagunetik gora ibili ziren batean eta bestean eta denen artean 50 baserri ingurutako atarietan pasatu zituzten.
Euria iragarrita bazegoen ere, arratsaldeko zaparrada bat salbu Santa Agedaren babesa jaso zutela abestu zuten koplariek. Baserrietan jasotako limosnak ere eskertu zituzten. Egun osoko jardunaren ostean, afaria egin eta azken koplak abestuta erretiratu ziren datorren urtera arte.
- ARGAZKI-BILDUMA: Elgoibarko Izarrakoen santa eskea, iruditan