Aranzadik lurpetik ateratako 24 pertsonen gorpuzkiak hobiratuko dituzte Duintasunaren Kolunbarioan

Barren.eus 2018ko ots. 8a, 09:59

Etxebarrian, Elgoibarko lurretatik metro gutxira dagoen Zelaietaburu izeneko muinoan, 36ko Gerrako hiru gudariren gorpuzkiak aurkitu zituen Aranzadi Zientzia Elkarteak 2016ko martxoaren 5ean eta 6an. Egoera txarrean aurkitu zituzten gorpuzkinak, deseginda, eta ezin izan dituzte identifikatu. Edonola ere, orain, beste gudari batzuekin batera hartuko dute atseden Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan. Izan ere, Zelaietaburuko gorpuzkinez gainera, azken urteetan Aranzadi Zientzia Elkarteak lurpetik ateratako 24 pertsonen gorpuzkiak ehortziko dituzte, euretatik 21 identifikatu gabekoak.
Gogora Institutuak antolatutako ekitaldia ekitaldia 11:00etan hasiko da, barixakuan. Hobiratzean familiek, elkarte historikoek eta memoria historikoko elkarteek parte hartuko dute eta baita, identifikatu gabe dauden gorpuzkiak aurkitu zituzten udalerrietako ordezkariek ere. Elgoibarko alkate Ane Beitiak ere parte hartuko du ekitaldian.

zelaietaburu gudariak gorpuzkinak pako etxeberria ahaztuen oroimena

Lotura duten albisteak: