Espainiako Gobernuak onartu duen %0,25eko igoera hutsaren hurrengoa dela protesta egiteko, eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eskatzeko batuko dira, beste behin ere, erretiratu eta pentsiodunak. Joan den otsailaren 15ean irten ziren protestan azkenengoz Elgoibarren. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, protesta ekitaldian parte hartu nahi duten hainbat lagunek 12:00etan bilobak zaindu behar dituztela-eta, kontzentrazio ordua aurreratzeko eskatu diete, eta 12:00etan izan beharrean 11:30ean izango da.
Duintasuna elkarteak, Gipuzkoako pentsiodunen eta jubilatuen elkarteak deitu du elkarretaratzea.