Martxoaren 8aren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Elgoibarren eta Mendaron

Barren.eus 2018ko mar. 7a, 16:19

Greba feminista da aurten Martxoaren 8ari lotutako deialdi nagusia, baina hainbat ekitaldi eta elkarretaratzek ere izango dute lekua Elgoibarren eta Mendaron, bihar, eta datozen egunetan ere bai.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak bat egin du iaz munduko 70 herrialde baino gehiagotan Martxoaren 8an planto egiteko egin zuten deialdiarekin, eta honenbestez, Emakumeen Nazioarteko Egunerako greba feminista iragarri dute. "Eredu ekonomiko honek zapaltzen gaituelako, indarkeria matxistak jipoitzen gaituelako, arrazakeriak hiltzen gaituelako eta kultura patriarkalak baztertu, objetu bihurtu eta estereotipatzen gaituelako” lau ardatzen inguruan antolatu dute Martxoaren 8ko greba: enplegua, zaintza, kontsumoa eta hezkuntza. Batetik, enpresetan soldatapean ari diren langileei eta ikasleei launa orduko bi lanuzte egiteko eskatu dute deitzaileek: goizean, 11:00etatik 15:00etara, eta arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara. Bestetik, merkatuak lan gisa aitortzen ez dituen lanak ez egiteko eskatu di ete emakume guztiei: etxeko lanik ez egiteko, etaezta zaintza-lanik ere. Eta azkenik, kontsumo greba egiteko ere eskatu dute, eta bereziki enpresa eta saltoki handietan erosketarik ez egiteko (informazio osoagoa BARRENen argitaratutako erreportajean: Amantalak eskegi, lanari balioa aitortu -PDF-.

Hona, Mendaron eta Elgoibarren Martxoaren 8aren harira antolatu dutena.
• MENDARO

  • Martxoak 8, eguena: 12:00etan elkarretaratzea egingo dute plazan. Leiho eta balkoietatik amantalak eskegitzera deitu du Tratu Onen Aldeko Taldeak eta baita besoko moreak janztera ere. Era berean,18:00etan, Eibarren egitekoa den mobilizaziora elkarrekin joateko deia egin diete herritarrei. Mendaroko Ludotekan baloreetan oinarritutako laburmetraiak eskainiko dituzte. (*datozen egunetarako ekitaldiak beherago dagoen orudian)

• ELGOIBAR

  • Martxoak 7, eguaztena:
    Dorleta Kortazar ipuin kontalaria, liburutegian. Bi saio izango dira: 17:00etan, HH5eko haurrentzat, eta 17:30ean, LH1 eta LH2koentzat.
  • Martxoak 8, eguena: 

12:00 15 minutuko elkarretaratzera deitu dute Elgoibarko Udaleko alderdi guztiek. Udaletxe aurrean izango da.
19:30 Martxa Morea, Elgoibarko Emakumeen Batukadak girotuta. Amaieran, 20:00etan, kontzentrazioa egingo dute. Leiho eta balkoietan amantalak eskegitzeko eta kalera besoko morea jantzita irteteko eskatu dute.

  • Martxoak 10, zapatua:
    12:30 Soinu kontzertua Sustrai Emakumeen Akordeoi Taldearen eskutik, Kultur Etxeko sotoan.
  • Martxoak 12, astelehena:
    18:00 Emakumeentzako tailerra: Garapen pertsonala irakurketaren bitartez. Gotzon Garate Udal Liburutegian.
    19:00 Emakume erraketistak argazki erakusketaren inaugurazioa, Olaizaga kiroldegiko kafetegian.
  • Martxoak 16, barixakua

21:30 Zine-Foruma A las 5 de la tarde filma aztertuko dute Loredi Salegiren gidaritzapean. Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

  • Martxoak 26, astelehena

 18:00 Emakumeentzako hausnarketarako saioa, Loredi Salegik dinamizatuta. Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

martxoak8 egitaraua mendaro kartela